2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

Hesiak

Hesi-lasterketen helburua da helmugara ahalik eta arinen heltzea ibilbidean jarrita dauden oztopoak pasatuta. Horretarako, hesiak ahalik eta arinen igaro behar dira, hesiaren aurretik eta ostean bizkortasunez korrika eginda.

Hesiak gainditu behar badira ere, hesi horiek gainditzean ahalik eta denbora txikiena galtzea da proba honetarako teknika onena. Beraz, ahal duen neurrian eta teknika erabilita, atleta saiatuko da hesi-lasterketa lasterketa laua balitz bezala korritzen. Hesi-lasterketak berez abiadura-lasterketak dira, baina zertxobait moldatuta.

TEKNIKA:

Espezialitate honen teknika azterketa egiterakoan lau fase ezberdinetan banatuko dugu:
           
1. Irteera.

Irteeraren exekuzioa lasterketa lauen antzekoa da, baina kasu honetan, lehenengo hesiarekin 13,72m-tara topo egin behar dutenez, posizio normaleko adoptazioa azkarragoa izan behar da (8 pausu).


   
    Pausuen anplitudea handitzen joango da 8. pausura arte, zeinek ez duen progresioa mantentzen, izan ere, hesiaren pasatzea prestatzeko inpultso handiago bat eskatzen dio atletari.

2. Hesiaren pasatzea

Azkeneko pausuaren konsekuentzia dela eta, atletak hesia erasotzeko ahalik eta azkarren prest egon behar da. Horretarako honako mugimendu hauek burutuko ditu:

-          Eraso hanka:

            Modu honetan deituko diogu hesia pasatzen duen hanka.

            Hanka hau flexionatuta igoko dugu belauna aldakaren altuera lortu arte; momentu honetan gorantza pendulatzen baitu. Flexio hau 20º eta 40º tartekoa izan behar da, atletaren mailaren arabera, angelu hau bere garrantzia du, izan ere, zenbat eta baxuagoa izan abiadura angeluar handiagoa lortuko du atletak. (figura 3)



            Hanka luzatzen da, baina ez da belauna blokeatzen. Oina hesiaren gainetik kokatzen denean, mugimendu enbolbente bat burutzen du goitik-behera zorua bilatuz metatarsoarekin kontaktua hartuz aldaken bertikaletik pixkat aurreratua. Puntu honetara, hanka guztiz luzatuta eta bloqueatuta heltzen da, modu honetan, aldakak altuak mantenduz eta lasterketaren jarraitzeari faboratuz.

-          Inpultso hanka:

            Inpultso hanka bukatzerakoan hau arrastratzen da, momentu honetan mugimendu borobil eta lateral bat hasten da hesiarekiko parelelo pasatzen dena, era berean, beste hanka lurrarekin kontaktua hartzen duenean, hau pixkat alboratuta mantentzen da, modu honetan, enborrarekin 90ºko angelu bat formatuz.



            Momentu honetatik aurrera, aurrera eta gorako mugimendu baten bidez, lasterketaren zuzen normala bilatzen doa pausuari anplitudea emanez.

-          Enbor eta buru akzioa:

            Beheko adarrek markatutako mugimenduak, enbor eta buruari beste akzio batzuk burutzera derrigortzen die oreka eta koordinazioa bilatzeko.

            Kasu honetan enborrean, eraso hanka exekutatzen duen bitartean, berarenganantz inklinatzen hasten da, bere elebazioa konpentsatuz eta zoruaren bilakaera azkarrean lagunduz. Inklinazio honetan atletaren flexibilitatea eragin handia dauka.

            Enborra bere jarrera normala errekuperatzen du behin atzetik zetorren inpultso hanka zoruarekin kontaktua hartuko duenean. Burua enborrari jarraitzen du mugimendu guztietan lagunduz.

-          Besoen akzioa:

            Eraso hankaren kontrako besoa modu energetikoan altxatzen da, lagunduz eta bere estentsio maximoa oina hesiaren gainetik egoterakoan lortuz.

            Momentu honetatik aurrera, kanporako atzera eta beherako mugimendua egiten du, azkeneko hau, hesia pasatzerakoan inpultso hankaren elebazio maximoarekin koinziditzen du.

            Kontrako besoa atzeraka mugitzeko joera galtzen du, pasibitatearekin ekinez lehenengo partean eta dinamismoarekin jokatuz behin hesia pasatutzerakoan.

            Hesien pasatze ona bat lortzeko batidaren kokapen zuzena izatea beharrezkoa da. Hau hesitik oso gertu egiten bada, atletak parabola handi bat eginez salto egin beharko du.  Batidaren puntua urrun gelditzen bada, hesiaren kontra ez erortzeko salto egin beharko du.

            Bi kasu hauetan atletak denbora galduko du, batidaren puntu ez-zuzenak hesiak oso zuzen pasatzera, bere eraso hanka aurreratzea, zoruarekin kontaktu oso pisutsua hartzea eta bere lasterketa erritmoa apurtzea suposatzen du.

3. Hesien arteko lasterketa

Hesiaren pasatzearen pausuak, gutxi gora behera 3,5m-koa izan behar da.
            Zoruarekin lehenengo kontaktutik aurrera, hesilariak hiru pausu ematen ditu beste hesi bat erasotu arte, zein beti hanka berarekin egingo duen. Pausuen luzeera ez doa handitzen progresiboki, bigarrena lehenengoa baino luzeago da baina hirugarrena anplitude txikiagokoa da.

            Akzio guzti hauek behin eta berriro errepikatuko dira azkeneko hesia pasatu arte.

4. Amaiera

Behin azkeneko hesia pasatuta, eta azkeneko 14,02m-tan obstakulurik ez egoterakoan, atleta ahalik eta azkarren distantzia hau bukatzen saiatuko da, beharrezkoa bada pausuen distantzia txikituz frekuentziaren arabera, lasterketan zehar lortutako fatiga dela eta. Esan beharra dago, azkeneko gertaera hau ez dela atleta guztietan emandako faktore bat.

            Helmugatik gertu sentitzerakoan, enborraren aurrerako jaurtiketa bat burutzen du, besoen atzerako estentsio simultaneoarekin, zein gehiengo batentzat ohiko ekintza bihurtu den.

OHIKO AKATSAK:
  • Lasterketa posizio egokia ez lortzea lehenengo 8 pausutan, eraso desegoki bat proportzionatuko digu, atleta hesiaren kontra jaurtiz.
  • Eraso hankaren elebazio eskasa belauna aldaketara heldu barik. Modu honetan zeharragaren kontra talka eginez.
  • Eraso hankaren gehiegizko zurruntasuna, honek aldaken atzerapena ekarriz.
  • Azkenengo zankaden laburpena, honek erritmo galera bat ekartzen du.
  • Hesiaren eraso oso hurruna, salto bat egitera derrigortzen diona atletari haren kontra ez joateko.
  • Hesiaren eraso oso gertua, salto bat egitera derrigortzen diona atletari haren kontra ez joateko.
  • Eraso hankaren flexioa hesiaren pasatzearen ostean lasterketa zuzena bilatu beharrean.
  • Inpultso hanka erortzen ustea hesiaren pasatzearen ostean lasterketaren zuzena bilatu beharrean.
  • Sorbalden elebazioa ez ematea aldaken desblokeatzea emateko.
  • Enborra ez inkorporatzea behin hesia pasata dagoela.
ARIKETAK:

  1. Hanka bat obstakulu batean jarrita, bere altuera atletaren aldakaren parekoa izan behar dena, eta bestea ahalik eta urrunen kokatuta, orkatilaren estentsioak eta enborraren aurrerako inklinazioak.



  1. Hesi pasatzearen posizioan eserita, luzatutako hankaranzko alboetara tortsioak eta flexioak.



  1. Zutik hankak zabalita; belaunak batuz flexionatu hauek lurra ikutu arte. Hasierako posiziora itzuli.



  1. Belana lurrean jarrita, aurreko belaunaren estentsioa, atzekoaren gainean eseri arte, besoak goraka jarrita eta enborraren atzerakako estentsioa.




  1. Tendidu supinoan, atzerakako hanken jaurtiketa, oinen puntekin zorua ikutu arte. Posizio honetan, eskuin eta ezkerreranzko desplazamendua.



  1. Zoru berean bote egin, salto egin eskuekin oinen puntak ikutuz.



  1. Pareta baten kontra bermatuta, hanka hesi aurrean bermatuta, bestearekin mugimendu zirkularrak egin.



  1. Bost hesi posizio baxuan kokatu, hanka batekin saltoak bermatutako hankaren gehiegizko flexioa erortzerakoan ekidituz.


  1. 5 edo 6 hesi haien artean oso gertu jarrita hauen artetik pasa hesi-tarte bakoitzetik bermatze bakarrarekin pasatuz.  



  1. Jesartzen saiatu oinak banatuta eta belaunak juntu dutelarik. (figura 31)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina