2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

Erreleboak


Errelebo lasterketa espezialitate bat da eta bi proba ofizial dauzka, bai emakumezkoetan eta bai gizonezkoetan: errelebo laburra (4x100m) eta errelebo luzea (4x400m). Bietan, taldeak 4 pertsonek osatzen dituzte. Lehenengoan, kide bakoitzak 100m egin behar ditu, txandaka, lehenengoak bigarrenari lekukoa pasaz, bigarrenak hirugarrenari eta hirugarrenak laugarrenari, azken honek helmuga lekukoarekin pasatzeko. Guztiek kale beretik joan behar dira, pistari buelta oso bat emanez. Bigarrenean, errelebo proba luzean, taldekide bakoitzak 400m egin beharko du bere aurreko kideak lekukoa eman ondoren. Hasierako 300m-tan nork bere kaletik joan behar da, azkenengo 100m-tan, aldiz, kale librea hartzen da. Errelebo laburraren proba abiadura lasterketa denez, abiadura handia mantendu behar da eta beraz lekuko aldaketa oso azkarra izan behar da. Errelebo luzeen proba, aldiz, abiadura txikiagoa da. Lekuko aldaketan, hartzaileak aurpegia atzerantz biratzen du. 20 metro dituzte aldaketa egiteko eta ez dago azeleratze faserik, errelebo laburretik desberdinduz.


Teknika

  • Lekukoa ematea: Bi teknika:

            -Goitik-behera: Emaileak, sorbaldaren altueratik mugimendu zabala egin behar du beherantz hartzailearen eskura. Kolpe finko bat egin behar du ondo emateko, bea da atzetik datorrena eta hobekien ikusten duena bere kidearen eskua. Hartzaileak esku ahurra zerura begira, erpurua beste atzamarretatik bananduta eta besoa atzerantz luzatuta izan behar du, nahiko goian, ia sorbaldaren altueran.

            -Behetik-gora: Emailea atzetik aurrera eta behetik gora ematen du lekukoa. Hemen ere, erantzule nagusia bera da. Hartzaileak, besoa atzera eramaten du: Ukondoa tolestuta, esku ahurra zabalik behera begira, erpurua banandurik ere eta eskua aldakaren altueran.

    Kontuan izan behar da, lekukoa ematearen momentuan denborarik ez galtzeko eta oztoporik ez izateko, eskuak txandakatu behar direla. Hau da, eskuinean lekukoa daraman korrikalariak, ezkerrera emango dio hartzaileari, eta honek, urrengoari, eskuinera. 1. eta 3. korrikalariek bihurguneak egin behar dituzte eta beraz komeni zaie eskuinean eramatea. Gainontzekoak, zuzen aritu behar dira eta beraz, berdinago zaie zein eskuarekin eraman (lege orokor bezala, naiz eta gero aldaketak egon proba motekin etab.). Egokia da guztiek era guztietako lanak praktikatzea: lekukoa bi eskuekin eramatea, postu guztietan aritzea…

Goitik beherako teknika:                                                   Behetik gorako teknika:













  • Lekuko ematea prestatzea: Lekukoa 20m-ko gunean eman behar da (transferentzia zona).



-4x100 errelebo laburretan, hartzaileak azelerazio zona erabiltzen du (tranferentzia zonaren aurretik dagoen 10m-ko eremua). Hemen emailea datorrela ikustean azeleratzeko aukera du, transferentzia zonara abiadurarekin heltzeko (lekuko aldaketa egiterakoan). Taldekideen artean gune hauen arteko kalkuluak entrenamenduetan zehatz ditzakete (emailearen abiaduraren arabera zoruan marka bat ipiniz, azelerazio eremuaren aurretik, korrika noiz hasi adierazteko. Emaileak hori zapaltzeak hartzaileak korrika hasiko da atzera begiratu barik kidearen ahotsa entzun harte besoa atzerantz zabaltzeko). Umeetan gomendagarria da distantzia hauek txikitzea gehiegizkoa izan ez dadin. Bi modu daude lekukoa emateko momentuan: bata, abisuaren bidez. Bestea, eraginkorragoa, urratsak kalkulatuz eta hartzaileak besoa atzera eraman behar duen momentua kalkulatuta izanda. Azken hau baliagarria izateko entrenamendu, errepikapen eta koordinazio handia behar du. Umeekin azken hau landu daiteke baina ahaztu gabe esperimentazio gisa landu behar dela.


  -4x400 errelebo luzeetan, lekuko aldaketaren ardura hartzailearena da, emailea oso         nekatuta heltzen delako. Emaileak aurrean lekukoa jarriko du eta hartzaileak atzera begira egonda hartuko du eta korrikan jarrituko du. Emaileak ez du azeleratu beharrik, hartzaileak emailearen abiadurara egokitu beharko da. Lekukoa hartzeko aldaketa espazioa gorputzarekin babestu behar da lasterketa errazteko. Entrenatuta dauden teldeek atzera begiratu gabe egin dezakete aldaketa, aurretik pista nola dagoen ikusteko, gainontzeko korrikalariekin ez oztopatzeko… Kasu honetan ez da markarik jarri behar abiadura koordinatzeko, izan ere, hartzaileak emailaren abiadurara egokitu behar da. Umeen kategorietan ez dago errelebo luzerik.





4x100m-ak:                                                 4x400m-ak:








Ohiko akatsak


Hauek dira espezialitate honetan gerta daitezkeen akats ohikoenak baita larrienak:

-Eramaileak abiadura jaisten du.

-Eramaileak lekukoa entregatzeko abisua laister, berandu edo ez ematea.

-Hartzailea laister edo berandu ateratzea.

-Hartzailea besoa mugitzea lekukoa bilatzeko.

-Emailea hartzaileari gainditzea.

-Emailea beso ez egokiarekin lekukoa ematea.

-Hartzaileak kontrako besoarekin lekukoa hartzea.

-Hartzailea atzerantz begiratzea korrika egiten ari den momentuan, besoa luzatuta duelarik (errelebo laburretan, ahozko abisuarekin).

.Eramailea lekukoa desegoki hartu eta eramatea, hau da, hartzailearen mutur hurbilenetik hartzea.

-Eramaileak lekukoa hartzailearen eskuan desegoki kokatzea: erpurua eta gainontzeko atzamarren artean ez kokatzea.

-Hartzaileari akzioan jartzea asko kostatzea.

-Hartzaileak eramailearen abisuari ez erreparatzea (errelebo laburretan, abisuan).

Ariketak
  • Erreakzio abiadura ariketak:
       -Seinale bat ematean ikasleak korrikan ateratzea metro batzuk.
     -Elementu bat airera jaurtitzea eta lurrean erortzean korrikan ateratzea metro batzuk.
       -Taldeka ilaran jarrita, distanzia zehatz bat egitea (kono bat inguratzera…) eta bueltatzean bigarren kidea ateratzea, horrela guztiak bukatu arte.
-Bi talde egiten dira, A eta B. A aldaketa gunearen hasieran kokatuta eta B 20 metro edo atzerago. B taldekoek korrikan hasi beharko dira aurrera eta A taldekoek, irakaslearen seinalea entzutean, berdin. Haien helburua, atzera begiratu gabe, atzetik datozen B taldeko korrikalariengatik gaindituak ez izatea da. Ariketa hau baliogarria da atzera ez begiratzen ikasteko (errelebo laburretan erabiliko da).
  • Lekukoarekin lehenengo kontaktuarekiko ariketak
 -Hasteko, banaka, komenigarria da ikasle bakoitzak lekuko bat hartzea, ukitzea, jaurti, eman, berarekiko lehenengo kontaktua izateko.
-Binaka jarrita, bata bestearen aurrean bizkarra emanez, atzekoak “YA!” esaterakoan lekukoaren aldaketa burutu beharko dute, azaldutako teknikan oinarrituz pauso egokiak burutuz. Ezingo dute atzera begiratu, sorbaldak alineatuta egon behar dira eta besokaden simulazioa eginez.

-Ikasle guztiak beren bikoteeekin kokatuko dira, launaka. Hau da, aurreko ariketarekin erlazioan, bikote bakoitzak lekukoaren aldaketa egin beharko du baina kasu honetan, beste bikote bat izango dute aurrean, horrela izanda, bikote bakoitzeko aurreko ikasleek aurrez-aurre begiratzen direlarik. Irakasleak “YA!” esaterakoan, lekukoaren aldaketa burutu beharko dute, kasu honetan ahalik eta azkarren, aurrekoak jaso eta aurrera begira jartzen duelarik. Lehenengo egiten duenak izango da garaile.
-Taldeka edo binaka, posizioak alternatuz, bata barrurantz eta bestea kanporantz baina sorabaldak alineaturik dituztela, korrika jarraia burutuko da lekukoaren entregak burutzen diren bitartean. Gero eta ikasleek mugimendu sinkronizatuagoak egin, orduan eta korrikaren abiadura handitu behar da.
 -Oraingo honetan, bai eskuinarekin eta bai ezkerrarekin frogatuz, korrika joaten direla, lekukoa eman eta jaso beharko dute atzeko kidearen seinaleari erreparatuz. Horretarako, 20m ko jasotze gunea izango dute, non aldaketa burutu beharko da.

-Ikasle guztiak binaka jarriko dira pista desberdinetan banatuta, lasterketa bat burutzeko. Hasierakoak, lekukoa izanda, irakaslearen seinalea entzunda korrikan hasiko da, azeleratze fasera ailegatzen denean kideak korrika hasten duelarik, ondoren lekuko aldaketa burutzeko (20m-tan). Ikasleek 2 froga egin ahal dute lasterketa baino lehen, beharrezko distantziak eta kalkuloak ziurtatzeko. Helmuga lehen pasatzen duen bikotearen partaideak izango da irabazle.
 -Ariketa guztiak erreleboetan lekukoa emateko erabiltzen diren bi teknikekin burutu ahal izango dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina