2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

Irteerak

Ahalik eta abiadurarik handiena sortzeko asmoz (indar explosiboa erabiliz) lasterketa-irteeran takoak erabiltzen dira (gehienetan). Inertzia apurtzeko indar explosibo handia behar da, ahalik eta azelerazio handiena lortzeko denbora-tarterik laburrenean. Atzeko oinak bulkada hasi, eta lurra berriro ukitzeko behar duen denbora atletaren mailaren eta nerbio-sistemaren araberakoa izango da.

   Araudiak esaten duen legez, lehiaketa-egitarauko 400 m edo distantzia laburragoetan (lauak zein hesiekin) korritzen hasteko, irteera-takoak derrigor erabili behar dira. Hala ere, zenbait erkidegotan haur-kategoriek (umetxo-mailaraino) ez daukate arau hori bete beharrik.

  Nahiz eta takoen erabilera ez den nahitaezkoa umetxo kategoriara arte, hasieratik ekitea gomendatzen da, trebeziak eta teknika jorratzeko asmoz. Lehiaketetan, haurrek beren takoak jartzeko gai izan behar dute, nahiz eta entrenatzaileok urrunetik adi eta zain egon.


    Irteera oso garrantzitsua da, izan ere, lasterketa bateko lehenengo akzio teknikoa da eta garrantzi handia dauka luzeera gutxiko lasterketetan, oso azkarra izan behar baita. Ez dugu ahaztu behar bii irteera mota bereizten direla:

Teknika

  -Altua: 400m baino gehiagoko distantziako irteerak. Ahots bat dago, nork bere lekuan kokatzea agintzen duena, eta irteeraren abisua. Irteera mota honetan atletak oinekin bakarrik ukitu ahal izango dute zorua. Irteera marratik distantzia batera kokatuko dira, nork bere lekuan kokatzeko gero (irteera posizioa hartzeko). Behin guztiak kokatuta daudelarik, epaileak irteera aginduko du. Irteera errazena kontsideratzen da: Bi oinak ia ia lerrokaturik kokatzen dira, pixkat aurrerago kokatzen dena lehenengo inpultsoa emango duena izanik. Eskuak musloetan kokatzen dira beherantz indar pixkat eginez, frikzio hobeagoa sortzeko bulkada ematen duen oinan.






  -Takoen irteera: Irteera guztientzako erabiltzen da (400m-ak barne). Lehenengo abisua nork bere lekuan kokatzea izango da (takoak kokatu), bigarrena prest egotea (posizioa) eta hirugarrena irteera agintzea.



  Takoak jarri eta oinen kokapena: bi takoen arteko espazioak atleta bera eroso sentitzeko lain izan behar du, lasterketa ahalik eta arinen hasteko egoeran. Adituen ustez, oin indartsuena aurrean kokatzea komeni da (bere angulazioa 90-105º), lasterketaren lehen urratsak egiteko presio eta indar handiago egin behar baitu. Aurreko takoa irteera marratik 40-50 cm-ra jartzen da, beti ere, atletaren garaieraren arabera (goi mailakoetan aurreko takotik irteera marrara distantzia kalkulatzeko, trokanterraren altuera bider 0,55 egin behar da). Beste erreferentzia bat da, oina takoan dagoela, belauna aurreratu, eta lurra irteera marraren atzetik ukitzea. Umeei marrarekiko oin bat eta erdi edo bi oineko distantziara kokatzeko aholka diezaiekegu. Atzeko takoa aurrekoaren 35-40 cm-ra kokatzen da (bizkorrena, 120-138º), eta umeei oin bateko neurrira jartzeko esaten zaie (goi mailakoetan atzeko takotik aurrekorako distantzia kalkulatzeko, trokanterraren altuera bider 0,28 egin behar da). Aurreko takoa atzekoa baino okertuago jartzen da; izan ere, aurreko takoa oso bertikal badago gazteei oreka eta egonkortasun arazoak sortzen zaizkie “prest” posizioan, eta horregatik 40º-45ºra jartzeko gomendatzen zaie. Atzeko takoa 65ºra jartzea komeni da.



     Beraz, hasieran bakoitzak takoetan kokatuko dira, gorputz posizio egoki bat ere kontuan hartuz: belaunak zorua ukitzen dutelarik eta aldakaren eta sorbaldaren ardatzak lasterketaren norabideekiko perpendikularrak izanda. Sorbaldak irteera lerroarekin bertikalean egon behar dira, izterrak lasterketaren norabidean, besoak zuzen eta erlaxatuak baita burua ere, bizkar hezurrarekin luzapenean. Oso inportantea da erosotasun maila aurkitzea.

      Prest abisua ematean, belaunak altxatuko dira, irteera posizioan kokaturik. Kokapena kontrolatua izan behar da, kolperik gabe. Lehenengo pausoetan lurrarekiko aldakaren ibilbidea paraleloa izan behar da altuera hartzen (baxuegia goranzko ibilbidea eta altuegia beheranzko ibilbidea edo pisu gehiegi eskuetan ekarriko baitu). Besoei eta eskuei dagokionez, azken hauek, hatz lodiaz eta indizeaz bermatu behar dira, irteera marraren atzetik, beste hatzak kuña itxura hartzen dutelarik. Besoak zuzen eta haien arteko distantzia sorbaldaren zabalerarena izan behar da, belaunak beren artean sartzeko. Horrela ez izanda, zabalera gehiagorekin sorbalden altuera jaitsiko lirateke eta eskuetan pisu gehiegi eroriko lirateke. Listo esatean inpultsoa hartzen hasiko da.

     Irteera abisua ematerakoan, marratik hurbilen dagoen oinarekin inpultsoa eta indarra hasiko da irteera ona emango duen bultzada hasiz.



  Bihurguneko irteeretan guzti hau baliogarria izango da. Bi modutan egin daiteke, bai takoak dagokion pistaren barneko lerroarekiko paraleloan kokatu, eta bai dagokion pistaren kanpoko lerroaren ondoan kokatu. Azkenengo hau eginda, jarraipena barneko lerroaren bihurgunearekiko tangentea izango da.


  Araudiari jarraituz, ezin da errekazionatu abisua (tiroa) eta 100 segundu milesima baino lehen. Irteerak eta beren erreakzio denbora hobetzeko modu bakarra entrenamendua da. Lehenengo abisuan arlo psikologikoa landuko da, non kontzentrazioa izango da gakoa. Jarraian, indar explosiboa eta erreaktiboa hartuko dute parte. Esan beharra dago, irteera normala takoena, hau da, azaldutako hau dela.




Ohiko akatsak

Aipatutako jarraipenak egiten ez badira, irteera desegokia izango da, ondorengoko lasterketari arazoak sortuz. Horregatik garrantzitsua da aipatutako teknika eta posizioak jarraitzea. Hona emen akats nabarmenetariko batzuk:

  -Eskuak gehiegizko separazioan edo oso elkartuta egotea

  -Prest posizioan, besoek gehiegizko pisua jasaten dute (desorekak eta deserosotasunak)

  -Prest posizioan, hanka atzera gehiegi luzatzea

  -Prest posizioan, sorbalden lerroa aldakarena baino altuago kokatzea

  -Sorbalden lerroa bermatze marratik baino atzerago kokatzea, zeina irteera lagunduko du

  -Prest posizioan, burua altxatuta eta aurrera begira izatea

  -Tiroan (irteera abisuan) aurreko takoaren oinarekin inpultsoa ez ematea

  -Besoen akzioa ez koordinatzea

  -Kolpe batez eta era bertikalean altxatzea




Ariketak










  • Esan bezala, mota askotako erreakzio ariketak oso baliogarriak dira: Bai zutik hasita, gero lurretik, irteera posizioak hartuz, seinale mota desberdinak eginez… errekazioa eta explosibitatea landuz.


  • Hona emen irteerak lantzeko ariketa baliogarri batzuk, beren irudiekin:

  1.       Atzeratutako hankaren lana:
Atzeratutako hanka takoan bermatuta, oso gogor irten takoan bultzatuz. Aurrerakako desekilibrioarekin. Hanka bere osotasunean luzatu. Sendo bultzatu takoa.


2. Aurretatutako hankaren lana:

Aurrekoaren berdina baina oraingoan aurreko hanka takoan bermatuz. Lehenengo atzeko hanka inpultsatu, belaunaren elebazio handia burutuz. Aurreko hanka bere osotasunean luzatu.


3. Irteera eta lasterketaren arteko koordinazioa:

Oin bat tako bakoitzean, aurrerako desoreka eta erortzen garen momentuan inpultso handi bat takoen gainean.


4. Beso eta hanken koordinazioa:

Oinak takoetan, atzeko oinari dagokion eskua zoruan bermatuta, aurreko takoaren eskua aldaka baino pixkat altuagoa. Inpultsatzen denean atzeko hanka belaunetik flexionatuta aurreratzen den heinean, atzeko eskua bortizki aurreraka aurreratzen da mugimendua orekatzeko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina