2014(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

Atletismo entrenatzailea zara eta ez dakizu nondik hasi?

 

HONA HEMEN ZURE IRTENBIDEA!

 

EkinAtletismoarekin blogari esker zure entrenamenduak antolatzeko oinarriak aurkituko dituzu.



   

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziako 2. Mailako ikasleak gara, eta blog honen bidez gure helburua ume eta gazteen atletismo entrenatzaileei atletismoari buruzko entrenamendu oinarriak eskaintzea da. Eduki hau zabaltzeko, informazio, ariketa, joku, bideo eta argazki ugari jarriko ditugu ikusgai.


Argi utzi nahi dugu gure proiektua ez doala zuzenki ikasle edo atletei zuzenduta, atleta horien entrenatzaileei  baizik. Adibidez, atletismoko kategoria baxuenaren arduradun eta entrenatzaile jarri duten pertsona batek nondik hasi ez badaki, informazioa lortu dezake bere oinarrizko entrenamenduak antolatzeko guk eskainiko dugun atletismoaren teknika hastapenarekin. Proiektu honen helburua zein den jakin nahi baduzue egin klik hemen edo zoazte "Proiektuaren helburua" atalera.

Landuko ditugun edukiak lasterketak, jauziak eta jaurtiketak izango dira. Bakoitzaren barruan gehien lantzen diren modalitateak eskainiko ditugu:

  • Lasterketa: Lasterketa, hesiak, irteerak, ibilera eta erreleboak.
  • Jauziak: Altuera jauzia eta luzera jauzia.
  • Jaurtiketak: Pisu jaurtiketa eta txabalina jaurtiketa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina