2014(e)ko urtarrilaren 18(a), larunbata

TOLOSAKO ATLETISMOA SUSTATZEN

Gure proiektuaren helburu nagusia atletismoa sustatzea da. Horretarako, Tolosa Atletismo taldeko entrenatzaileei haien ariketa bilduma eta jakinduria handitzeko blog bat egitea erabaki dugu.




Blog honetan atletismoaren disziplina ezberdinak jorratuko ditugu, aspektu teorikoak, praktikoak, metodologia ezberdinak eta askotariko ariketak proposatuz.

Proiektua maila guztietako entrenatzaileei zuzendua egongo da. Entrenatzaileek haien formakuntza hobetu eta ariketa ezberdinak aurkitzeko aukera izango dute. Honen bidez, ume eta gazteekiko interesa piztu nahi dugu, atletismoa egitera bultzatzeko eta jende gehiago erakartzeko.

Gaur egun, inolako formakuntzarik gabeko pertsonak daude kirolari gazteen arduradun. Formaturiko entrenatzaileak kategoria handiagoen arduradun izendatu ohi dituzte. Moda berri hau kalte izugarriak sortzen ari da kirol askotan. Ume garaitik ez baditugu atleta gazteak motibatzen, ez badiegu formakuntza eta prestakuntza egokirik eskaintzen, ezingo dugu atletismoa aurrera eraman edo oso gutxik eta onenek soilik praktikatuko dute kirol hau.

Blog honen bidez formakuntza egokia ez duten pertsonei laguntzen saiatuko gara. Kategoria baxuenetako kirolariak motibatu eta ahalik eta formazio onena eskaintzeko.

Informazio gehiago nahi baduzu egin klik hemen edo sakatu "Nortzuk gara?" sekzioan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina