Pisu jaurtiketa atletismoaren proba bat da, bola astuna ahalik eta urrutien jaurtitzean
datzana. Gizonezkoen kasuan, bola horren pisua 7,260 kilogramotakoa izango da
eta emakumezkoenean, aldiz, pixka bat arinagoa honen pisua 4 kilogramotakoa
izanik.
Hala ere, esan beharra dago jaurtiketak, besoen ekintzari esker baino
areago, hanken lanari esker egiten direla. Izan ere, besoek hanken lanaren eta
gorputz-enborraren tortsio-distortsio ekintzen bidez lortutako energia jasotzen
dute, eta tresnari transmititzen diote. Hanketan hasi eta eskuraino heltzen den
mugimendu-segida batez eta hainbat indarren baturaz baliatzen da atleta
jaurtiketa egiteko.
Jaurtiketetan lehiatzeko modua jauzietakoena bezalakoa da. Lehian hasi
aurretik lehiatze-ordena zozketatu egiten da, eta beroketan ere ordena horretan
egiten dira saiakuntza-jaurtiketak. Lehian, lehiakide guztiek hiruna jaurtiketa
egin eta sailkapena egiten da jaurtitzaile bakoitzaren marka onena hartuta.
Zortzi atleta onenek beste hiru jaurtiketa egiten dituzte. Bigarren saio
horretan, parte-hartze ordena markaren arabera antolatzen da:zortzigarren marka
onena duen atleta hasi eta marka onena daukanak amaituko du segida gehigarria.
TEKNIKA
Pisu- jaurtiketaren teknika zehatz mehatz azaltzeko
beharrezkoa da ondorengo aldi hauek bereiztea eta banan banan aztertzea baita
lantzea ere:
1. Hasierako
posizioa:
Jaurtilari guztiek ez dute erabiltzen, baina irudian ikusten duguna
akademikoena da eta “T posizio” izenaz ezagutzen dugu.
-
Atleta tente eta
jaurtiketaren noranzkoari bizkarra emanez jartzen da, gorputzaren pisua
eskuineko hankan duela, oina guztiz bermatua eta oin-punta metalezko uztaia
ukituz.
-
Ezkerreko hanka
zertxobait tolestuta dago, oina eskuineko oinetik 30 bat cm atzeratuta eta 10
bat zentimetro alboratuta, orekari eusteko.
-
Eskumako haka guztiz
luzatuta eta gorputzaren pisua gainean.
-
Oin-zola guztia
lurrean ezarrita.
-
Aldaka eta sorbalda
lerroak jaurtiketa norabideari elkarzut daude.
-
Eskuineko sorbaldak,
erlaxatuta, tresnaren pisuari eusten dio
-
Ezkerreko besoa
sorbalda baino zertxobait altuago, erdi tolestuta eta aurrerantz proiektatua.
-
Esku-ahurra
kanporantz begira, guztiz erlaxatuta.
-
Burua bizkar
hezurraren jarraipena da, baina begirada lurrera orientatuta dago, oinetatik
2-3 metrora, jaurtiketaren kontrako noranzkoan.
2. Pisuari heltzea
Erdiko hiru atzamarrek helduko diote pisuari, izan
ere, atzamar txikia eta erpurua orekatzaileak dira soilik. Behin pisua era
egokian hartuta dugula, pisua masailaren eta lepoaren kontra jarri beharko
dugu, gorputzarekin bat egiteko jarreran. Ukondoa pisuaren aurka, sorbaldaren
eta enborraren alboaren arteko erdibidean.
3. Desplazamendua
Kukubiko posizioan enborra
aurrerantz inklinatua egongo da eta ezkerreko hankaren belauna eskuineko
hankaren zangosagarraren ondoan pasatuko da. Hortik, ezkerreko hankak(hanka
kulunkari) estentzio horizontal aktiboa egingo du, euskailua bilatuz. Mugimendu
honek pelbisa eta sistema osoa beherantz eta atzerantz tiratzen du.
Bitartean, eskuineko hanka(hanka
irristagarria) grabitate zentruaren desplazamenduaren ondorioz, pisu Gabe
egongo da, eta orporantz biratu ondoren, estentsio aktiboa egingo du zkerreko
hankaren mugimenduaz batuz.
Hanken parte-hartze azkarrari eta
orpotik pasatzeari esker, bi hanken arteko angelua irekitzen da. Aldi berean,
enborra jaurtigailuarekin Aurrera eramaten da, aldakak lurrarekiko paralelo
mantenduz.
Beso librea gorputzaren aurrean
mantentzen da, enborraren posizio itxia bermatuz eta sorbaldak aldakaren
atzean, jaurtiketaren norabidekiko perpendikularrak mantenduz.
Eskuineko hanka, flexio
azkar baten bidez, zirkulu erdira iritsiko da, metatartsoarekin. Aldi berean,
ezkerreko oina euskailu ondora iritsiko da, abiadura galerak saihestuz.
4. Jaurtiketa bera edo tiroa
Zirkulu erdira iristean,
eskuineko hankak gorputzaren masa galgatzen du eta norabidearen aldaketaren ondorioz
hanken giharrek lagapen txiki bat izango dute.
Hanken errotazio honek,
aldaken aurrerapena laguntzen du, jaurtigailua lerro berean mantentzen den
bitartean. Horrela, “alboko posizio” deritzogunera iritsiko gara. Alboko
posizio hori denbora txiki batez mantendu eta hortik aurrera metatutako energía
elastikoa askatu egiten da.
Aldakak eta sorbaldak
jaurtiketaren norabidera begira dauden momentuan posizio frontalera iritsiko
gara eta une horretan, ezkerreko sorbaldaren blokeoa sortuko da.
Gorputzaren estentsioa egin
ondoren, beso jaurtilariaren estentsioa iritsiko da. Ukondoa sorbaldaren
altueran kokatuta egono da, gorputz osoak jaurtigailuaren atzean jarraituko
duela eta eskumuturraren alboko flexioa bermatuz.
5. Amaiera eta ondorengo errekuperazioa.
Behin pisua eskutik irtenda zirkulutik irteera
saihesteko eta oreka berreskuratzeko “kontramugimendua” egiten da. Hau da,
eskuineko oina ezkerrekoa egon den tokira abiatuko da, eta ezkerrekoa, aldiz,
atzerantz.
OHIKO AKATSAK
- Ukondoa baxu izanda jaurtiketa egitea
- Oin bakarraren gainean geratzerakoan oreka
galtzea
- Euskarri-hankaren luzapena hanka librearen
ostikoarekin ez koordinatzea.
- Desplazamenduan gehiegi saltatzea
- Hanken bulkada enborrari eta besoari bizkor ez
transmititzea
- Aurreko hanka flexionatuta duenean jaurtitzea
- Enborra alde batera tolestea jaurtiketa
egiteko momentuan
ARIKETAK
Gure ikasleak haurrak direnez komeni da atletismorako lehen hurbilketa
oinarrizko jardueren bidez egitea. Horretarako, oso garrantzitsua da,
pisu-jaurtiketaren kasuan ere, jaurtiketa-akatsak automatizatu aurretik
zuzentzea, ikasprozesuaren fase honetan egiten diren jardueren bidez. Izan ere,
askoz hobea da egiten dena akats barik egitea, gutxi izan arren, jarduera ugari
baina inolako irizpide teknikorik gabe egitea baino. Beraz, teknikariak eta
irakasleak adi egon beharko dira akatsik egiten den ikusteko, eta akatsok zuzentzeko ariketak diseinatu eta
proposatzeko.
Hasieran hainbat tresna izango dira aztergai:
eskuartean erabili, bultza egin, jaurtiketa-jolasak egin…
1.
Teniseko pilotak lurretik zehar
banatu eta umeek ahalik eta pilota kopuru gehien biltzen saiatu behar dira.
2. Banaka pilota
lurraren kontra jaurti ahalik eta indar handienarekin
3. Bosnaka jarriko
dira eta talde bakoitzak kartoizko kutxa bat hartuko du. Umeak kutxatik 10m-ra
kokatuko dira fila bat osatuz eta txandaka pilota kutxa barruan sartzen
saiatuko dira.
4. Banaka teniseko
bola paretaren kontra bota ahalik eta indar handienarekin eta botea eman ostean
hartu.
5.
Taldea bitan zatituko da, talde
bakoitzak alde ezberdinetan kokatzen direla eta irakaslea erdian. Azken honek,
uztai bat airera jaurtiko du aldetik aldera, eta umeen eginkizuna teniseko
pilotak uztailetik sartzea izango da.
Ondoren, oinarrizko teknikak ikastea izango da
helburua, eta hauek dira ikas-prozesuaren helburu orokorrak:
Lehenengo helburua jaurtiketa garaia lortzea izango
da, oin biak lurrean bermatuta izanik.
6.
Binaka jarrita bata besteari
pilota pasatu:
- Lurretik zehar
- Bi eskuekin behetik gora
- Bi eskuekin ahalik eta abiadura
handienarekin
- Esku bakarrarekin
7. Binaka jarriko
dira, bakoitzak pistaren alde batean kokaturik eta pilota elkarri pasatuz bi eskuak erabiliz eta ahalik
eta altuen jaurtiz.
8.
Pilota pisudunak
hartuko ditugu, eta gorputza jaurtiketaren noranzkoan jarrita jaurtiko ditugu.
9.
Ondoren, gero eta
alboratuago eta baxuago jarriko dugu ariketon abiatze-posizioa, harik eta
jaurtiketa errealaren posiziora hurbilduz.
Pisuari ahalik eta denbora luzeenean bultzatzea eta
azeleraraztea izango da bigarren helburua, jaurtiketa abiadura handieneko unean
egiteko.
10. Bi hankak
flexionatu eta ezkerrekoa aurreratu(eskumakoarekin jaurtiz gero).
Jaurtitzerakoan besoa eta hanka luzatu, oinak lurretik altzatu gabe eta
aldakaren errotazioa eginez.
11. Baloirik gabe.
Eskumako hanka aurreratu eta pixka bat flexionatuko dugu, pisu osoa honen
gainean utziz. Ezkerreko hanka, berriz, atzeratuta eta pixkat altzatuta utziko
dugu. Azken hanka honekin tiroi txiki bat egin eta salto txiki bat emango dugu.
12. Ariketa berdina
errepikatuko dugu pisuarekin.
Azkenik, hirugarrena, jaurtiketa osoaren teknika eta
erritmoa hobetzea izango da.
13. Pisu
jaurtiketaren mugimendu osoa ahalik eta teknika egokiena erabiliz egitea.